HelburuaErizaintzako ikasleek praktika klinikoetan dituzten estresore edo faktore estresagarriak neurtzeko galdeketa elebiduna (gaztelania-euskera) eraiki eta balioztatzea.
MetodoakIkasleekin eginiko bileretan bildu ditugun ideietatik abiatu gara. Lehen momentuan, Donostiako Erizaintza Eskolako 287 ikaslek, 55 itemetako lehenengo bertsioa bete zuten, eta, baita ere, larritasuna neurtzeko STAI galdeketa. Item-analisiz eginiko garbiketaren ondoren, 41 itemetako azken bertsioa lortu dugu. Ikasle batzuek berriz bete zuten azken bertsioa, 2 hilabete (n = 198) eta 6 hilabete (n = 211) geroago.
EmaitzakGaldeketak barne trinkotasun garrantzitsua du (Cronbach-en α 0,95), fidagarritasun nabarmena (0,72 bi hilabetera eta 0,68 sei hilabetera), eta onartzeko moduko konkurrentzi baliagarritasuna (0,39 larritasunerako joerarekin). Analisi faktorialak 9 faktoretan biltzen ditu itemak. Faktoreek barne egonkortasun handia dute eta aldagarritasunaren % 64,4 azaltzen dute. Faktore horietan oinarrituta, esan genezake ikasleei praktika klinikoetan gehien estresatzen diena ondorengo hauek direla: gaitasun eza (% 11,2), oinazearekin kontaktua (% 9,1), tutore eta lankideekiko harremana (% 8,9), ezina eta ziurgabetasuna (% 7,7), gaixoarekiko harremana ez kontrolatzea (% 7,6), inplikazio emozionala (% 5,8), gaixoarekiko harremanean mina hartzea (% 5,2), gaixoak harreman estua bilatzea (% 4,6) eta gainzama (% 4,3). Galdeketaren alde metodologiko eta praktikoak eztabaidatzen dira, eta baita ere, etorkizuneko erizainen prestakuntzaren planifikazioan izan dezakeen erabilgarritasuna.
OndoriorakKEZKAK galdeketa erabilgarria da erizaintzako ikasleek praktika klinikoetan dituzten estresoreak neurtzeko.